XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Salbamen betearen billa

Zaudete erne (Mk 13,33-37)

IRU aldiz gogoratzen digu Jesusek gaurko Berrionean, erne egoteko agindua: Zaudete erne (33.35.37 tx) Ona emen, gaur asten dugun Abendu-aldia jator bizitzeko bide egokia. Nola ulertu eta bizi erne egote au?

Emanuelen izenak (Jainkoa gurekin: ikus Eguberri-aldia) adierazten digunez, Jainkoaren eta gizakien arteko erremanak, maitasun-histori bat dira.

Munduaren sortze-egunetik asi eta Jesukristoren azken-etorrera arte, Jainkoa, maitez, gizakei Beregana deika ari da, Bere Jainkozko bizia denei emateko.

Zenbat eskuartze arrigari eta urbiltze maitekor gizakiengana Jainkoak aintziñako Testamentuan, baiña bereziki Kristoren eriots-pizteetan!

Eta Kristoren bigarren etorreran burutuko ditu Jainkoaren maitasunari erantzuteko aldia dugu.

Ori da erne bizitzea.

Eta orretarako, len-leenik, Jesukristo eta bere salbamena onartu bear ditigu: gure buru-biotzak ireki Kristo berpiztuaren bizi berriari.

Aurtengo Abendu-aldi au ezin dugu bizi Jesukristo orain dela bi milla urte mundura etorri ez balitz bezala, edo Aitak illen artetik piztu ez balu bezala.

Kristoren piztueran mundu berria eta gizaki berria sortzen asiak dira, eraberritze orren sakona gure gorputzeko begiz orain ikusten ez badugu ere.

Azken-aldiak asiak dira Kristoren piztueran, eta oran salbamen orren agerpen osoa eta betetasun osoa itxaro dugu.

Kristoren leenengo etorreraren argitan eta bigarren etorreraren itxaropenena, gure gaurko bizitza argitu eta pozez bete bear genuke.

Kristo orain ari zaigu bere salbamena eskaintzen, gu lotatik esnatzen eta Beregana deitzen.

Abendu-aldi onetan Kristoren salbamenean parte artzeko bide bat baiño ditugu.

Adibide batzuk: -Bakarrean eta elkarrekin egindako otoitza: otoitzean berritzen dugu gure itxaropena. Bereziki Igandeko Eukaristia gogoratu bearko litzake emen.

-Jainkoaren Itza irakurtzea: Jainkoaren salbamen-asmoetan murgiltzen gaitu. Gogon artu bear genuke aurtengo urte onetan San Markosen Ebanjelioa izango dugula gidari Igandetako Eukaristian.

Egoki litzake, Ebanjelio ori sakonago ezagutzen aalegintzea.

-Biotz-berritzea: geurekoikeria utzi Kristoren argia onartzeko.

-Eguneroko lanean gizartean, lagunartean, familian, Kristoren etorrera sumatu eta onartu.

-Andre Mariaren eredua eta laguntza onartu, Kristori begira bizitzeko.

-Eta orrela, Kristoren argia onartuz, egoki prestatuko ditugu gure buru-biotzak 2000-gn, urtean ospatuko dugun jubileo-urterako.